Errugbia Lekarotzera Itzuliko da


12.09.2018 - Federación Navarra de Rugby

Azken aste hauetan lan gogorra egin eta gero,lehenbiziko froga iritsiko zaio baztaneri aste honetan bere zelaian.

 

Aurkaria ezagun bat izanen da,Irungo Txingudi rugby taldea,pasaden denboraldian baztandarrek mailari eusteko play-offean garaitu zuten taldea.Irungo taldea baztanera itzuliko da, baztaneri irabazten ahal diola erakustera eta mailaz igotzeko kandidatu indartsua dela erakustera.Beste aldetik,Baztanek azken aste hauetan landutako guztia zelaian praktikan jartzen saiatuko da,sentsazio onak bilatuko ditu ere baztanek denboraldian indarrarekin hartu ahal izateko.Horregatik partidu lehiatua espero da lekarozen,galduta emango ez dena azken minutu arte. 

 

Aurretik gazteek jokatuko dute,sub 16 eta sub 18 ek hain zuzen.Arratsaldearen hasiera sub 18 en eskutik etorriko da, aurten iruñeko la unicarekin batera jokatuko duena.Bi partidu jokatuko dituzte,Txingudi eta Hernani/ATSS –ren aurka. 

 

Sub 16 ek ere bi partidu jokatuko dituzte,biak iruñeko la unicaren aurka,izan ere,bi talde ekarriko ditu lekarozera.Sub 16 ek aurten ere txingudirekin batera ekingo diote denboraldiari. 

 

Hau dena esanda,Irailaren 15 ean 14:30-etatik aurrera lekarozen egongo gara zure zain!

IMÁGENES


COMPARTIR


ENLACES RELACIONADOS


CATEGORÍAS